Nazioartekotzeko Gogoeta Estrategikorako Metodoa

Guía de Implantaciones

Euskadiko Enpresak Kanpo Merkatuetan

GIDA PRAKTIKOA ESPORTAZIO PARTZUERGOAK ETA NAZIOARTEKO SUSTAPEN TALDEAK SORTZEKO

Kanpo Ezarpenetarako Gida

CIVEX

Eragintza



Zer da SAREA?

Sarea Euskadiko enpresei laguntzeko tresna bat da. Enpresen arteko lankidetza errazten du nazioarteratzeko gaietan, eta bere helburua da nazioarteko jardunean esperientzia luzea duten euskal enpresek lortutako jakintza-maila aprobetxatzea, hain zuzen ere, nazioarteratzeko egitasmoak garatu ahal izateko jakintza hori behar duten beste enpresetara bideratuz..

Zeinek har dezake parte?

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek parte har dezakete. Parte hartzeko bi maila daude:

  • Enpresa laguntzaileak:

Zenbait merkatutan esperientzia luzea duten enpresak. Enpresa horietako batzuek, merkatuotan, lantegia edo merkataritza-ordezkaritzak dituzte, eta hainbat motatako akordioak izenpetu dituzte hango enpresekin. Beste batzuek, berriz, ezarrera-maila handia dute merkatu horietan. Batzuk zein besteak, eskuzabal jokatuta eta beren esperientzia kontuan hartuz, prest daude merkatu horiei buruz sarean planteatzen diren kontsultei erantzuteko.

  • Enpresa Erabiltzaileak:

    Enpresa hauek nazioarteratzeko egitasmo zehatzen bat izaten dute, eta sarera jotzen dutenean, harreman-enpresen bila etortzen dira, hau da, zeinek bere esperientzian oinarritutako informazioa eskaintzeko prest dauden harreman-enpresen bila. Enpresa laguntzaileak, halaber, erabiltzaile gisa jo dezake sarera.

  • Kudeatzailea:

    Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, Nazioartekotze Zuzendaritzaren eta SPRIren bidez, sarea kudeatzen du, eta honako hauek hartzen ditu bere gain: enpresa laguntzaileen altak kudeatzea, enpresa erabiltzaileek egindako kontsulten sisteman onartzea, sarearen bitartez planteatutako eskaerei erantzuteko prest dauden enpresa laguntzaileak bilatzea eta enpresa erabiltzailea enpresa laguntzaileekin harremanetan jartzea.

Nola jarduten du?

Sareari, laguntzaile gisa, atxiki nahi zaizkion enpresek dagokion inprimakia bete beharko dute. Kudeatzaileak eskaria jaso ondoren, egiaztatu beharko du ea eskatzaileak betetzen dituen esperientzia-baldintzak eta ea kontsultei erantzuteko prest dagoen, eta horrela bada, eskatzaileari jakinaraziko dio alta emanda dagoela sarean, laguntzaile gisa.

Enpresa batek zuzeneko informazioa eskuratu behar badu nazioarteratzeko egitasmo zehatzen bat aurrera eramateko, erabiltzaile gisa erregistratuko da, eta horretarako, dagokion inprimakia bete beharko du. Eskaria kudeatzaileari heltzen zaionean, horrek egiaztatu egin beharko du kontsulta sinesteko modukoa dela, eta jarraian, sistemako erabiltzaile gisa emango dio alta. Kudeatzaileak, ondoren, kontuan hartuta zein diren enpresak aurrera atera nahi duen egitasmoaren ezaugarriak, zein herrialdetan egin nahi den eta zein kontsulta-mota planteatu den, harremanetan jarriko da, laguntza eskatzeko, eskaerari hoberen erantzun ahal dizkioten enpresa laguntzaileekin.

Kudeatzaileak laguntzaileen zein erabiltzaileen egitasmoen isilpekotasuna zaindu beharko du.

Azkenik, kudeatzaileak, gehienez ere zazpi eguneko epearen barruan, erantzun beharko dio enpresa erabiltzaileari, eta adieraziko dio zein enpresa dauden prest laguntzeko, eta zein modu dituen haiekin harremanetan jartzeko.

Ondorengo harremanak zuzen-zuzenean egingo dituzte erabiltzaileak eta laguntzaileak. Normalean, enpresa laguntzaileak eskatzen du idatziz (gehienetan posta elektronikoz) egin dakion lehenengo kontsulta. Lehenengo harremanetik aurrera nola jardun elkarlanean, erabiltzaile eta laguntzaileen arteko kontua izaten da.

Prozesu honetan guztian, enpresa laguntzaileek beren eskubidepean izango dute kudeatzaileak egiten dizkien galderei erantzutea ala ez, eta, gainera, ez dute erantzukizunik izango kontsultetan emandako informazioaren gainean. Horrelakoetan, zintzo jokatzen dutela uste izaten da.

Parte hartuta, zer lortzen da?

Enpresa erabiltzaileentzat :

Sareak duen alde on nagusia da nazioarteratze-arloko zuzeneko informazioa eta esperientziak eskuratu ahal izatea. Zehatz-zehatzak izan nahi gabe, informazioak, enpresa laguntzailearen ahalmenen arabera, honako gai hauek ukitu ditzake:

  • Enpresa toki horretan ezartzeko izapideak (nola sortu baltzua, zein baimen eskatu behar diren, zenbateko atzerri-inbertsioa...)
  • Lurrak, eraikinak, industria-pabilioiak, biltegiak (eskaintza, eskaerak, prezioak)
  • Toki-administrazioak atzerri-inbertsioari ematen dizkion laguntzen programak.
  • Laguntza-zerbitzuak: aholkularitzak, abokatuen bulegoak, notariotzak eta abar.
  • Merkaturatzeko sistemak (banaketa-bideak eta abar)

Sarearen metodologiak, gainera, nolabaiteko kalitatea eta fidagarritasuna ematen dizkio erabiltzaileari, laguntza eskaintzen duten enpresen esperientziari dagokionez.

Bestalde, harreman-mota honek beste lankidetza-mota batzuk ekar ditzake, alde bientzat interesgarriak.

Azkenik, aukera ematen zaie enpresa erabiltzaileei Nazioarteratzeko Forora jotzeko, lankidetzako iragarki-ohola kontsultatzeko eta web orriak dituen gainerako informazio eta zerbitzu guztiak ezagutzeko.

Enpresa Laguntzaileentzat :

Sareak duen alde on nagusia da sareak aukera ematen duela nazioarteratzeko egitasmoak dituzten enpresak ezagutzeko, eta enpresa horiekin, elkarlanean aritzeko erreferentziazko merkatuan, bestelako merkatuetan edo bestelako ekimen-motetan.

Sarearen metodologiak, gainera, nolabaiteko kalitatea eta fidagarritasuna ematen dizkio laguntzaileari, laguntza eskatzen duten enpresen nazioarteratzeko egitasmoaren seriotasunari dagokionez. Sistemak, halaber, isilpekotasuna zaintzen du nazioarteratzeko jardueren gainean.

Azkenik, aukera ematen zaie enpresa laguntzaileei Nazioarteratzeko Forora jotzeko, lankidetzako iragarki-ohola kontsultatzeko eta web orriak dituen gainerako informazio eta zerbitzu guztiak ezagutzeko.


Informazio gehiago:
Gontzal Barasorda
94 403 70 27
gbarasorda@spri.es
Hasiera
E. J. rekin Kontaktatu