<%@ Language=VBScript %>

EUSKAL ENPRESEN ETA PRODUKTUEN INTERESEKO MERKATUAK

Globalizazio ekonomikoaren garaian, konstante bakarra nazioarteko ingurune ekonomikoaren etengabeko aldaketak dira eta honako ezaugarri hauek dituzte:

Horiek hausnarketa sakon bat egitera behartzen gaituzte eta horrela enpresak eta Administrazioak beren lehia-abantailei eusteko sustapen- eta inbertsio-jardunei emandako babesa berriz planteatzea justifikatzen dute.

Lider diren merkatuen eta produktuen nitxoen etengabeko aldaketak direla-eta, eta kanpoko merkatuetan gauzatzen diren jardunen emaitzak bat-batekoak ez direnez —epe ertain edo luzekoak baizik— komenigarria da euskal enpresen produkzio-egituran oinarrituriko berezko metodologia bat diseinatu eta aplikatzea. Metodologia horrek honako hau ahalbidetuko du:

Eginiko azterketek egoera-mapak eraikitzea ahalbidetu dute. Mapa horien helburua ez da euskal enpresaren nazioartekotzerako rankingedo sailkapen zurrun bat egitea, baizik eta sustapen-politiken orientazio eta garapena oinarritu ahal izateko azterketarako tresna objektibo bat eduki ahal izatea.

Ezinbestekoa izan da euskal enpresa eta produktuen kanpoko presentzian zuzenean parte hartzen duten ekonomia-eragileen iritzia eta lankidetza.

Sektore edo enpresa indibidual bakoitzak bere azterketa estrategikoa egin beharko du, bere xede izango diren herrialdeak zehazteko.

Interesa duten herrialdeen panela aurkezteaz gain, amaiera gisa lehentasunez jarduteko herrialde multzoa aurkezten digu lan honek, hau da, jardun publikoak zer herrialdeetan izango duen eragin handiena.