Onuradunak: |
EAEn kokatuta dauden ETEak, Esportatzeko Partzuergoak, Sustapen Taldeak, Euskal Teknologia eta Sektoretako Elkartegiak, eta Atzerrian eratutako Ezarpen Produktiboen eta Produkzio Partzuergoen kasuan, EAEn dagoen edozein enpresa. |
Ezaugarriak: |
A) SENDOTZEA
-Lankidetzan egindako kanpo-sustapeneko jarduketak.
-Enpresarteko jarduketa arruntak
-Sustapen-taldeak
-Esportatzeko partzuergoak
-Produkzio partzuergoak
Independenteak eta euren artean loturarik ez duten bi erakunde edo gehiagok kanpo sustapeneko lankidetzan egindako jarduketa bateratuen laguntza: azokak, sustapen-materiala, web orrialdea, publizitatea, zuzeneko misioak, alderantzizko misioak eta sinergiak dakarten beste lankidetza jarduketa batzuk..
-Merkatu berrietan egindako kanpo-sustapeneko jarduketak.
kanpo sustapenean egindako ekintzen laguntza: azokak, bidaiak, sustapen-materiala, web orrialdea, publizitatea, prospekzio-bidaiak, atzerritar erosleentzako gonbidapenak eta merkatu batean sartzeko egin behar diren beste jarduketa batzuk.
B)KANPO-EZARPENAK
-Ezarpen komertzialak atzerrian.
Errentagarritasun-azterketak, eraketa gastuak, egitura gastuak, sustapen gastuak eta beharrezkotzat jotzen diren beste gastu batzuk
-Ezarpen produktiboak atzerrian.
Bideragarritasun-azterketak, eraketa gastuak eta beharrezkotzat jotzen diren beste gastu batzuk |